miércoles, 9 de noviembre de 2016

GAITASUN DIGITALA

Gaitasun digitala informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datzan gaitasuna da. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.

Gaitasun honek zer ezaugarri ditu?

  • Informazioa tratatzea eskatzen du gaitasun honek
  • Jakintza mota askotariko egoera eta testuinguruetan aplikatzea eskatzen du
  • Eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko
  • Gaitasun digitala eskuratzeko, ikasleak autonomoak eta arduratsuak izan behar dira. Halaber informazioa eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez erabili behar ditu

  • Hau horrela izanik, jende askok pentsatuko du; baina, hau zertarako behar dute gure umeek? Zertarako erabili IKT-ak Haur Hezkuntzaako geletan? Bada, Eskolaren helburu nagusia, etorkizuneko gizartearen partaideak izango diren haurrek eta gazteek errealitate anitz eta aldakor horri aurre egin ahal izateko beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea da. Helburu hori lortzeko, ikasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da eta baita irakasleena ere, menderatzen ez diren baliabide eta gaitasun batzuek irakasten saiatzea ezinezkoa delako.
     
    Nire uste apalean, eta nire experientziak erakutsi didan horretan oinarrituz, ezinbestean garatu behar da gaitasun digitala umeengan, etorkizuneko ikasketetan beharrezko izango dute eta baita arlo profesionalean ere. Eta egia esan, ez litzaidake gustatuko hezten ari garen umeak dituzten irakasleen modukoak izaterik; hau da, ordenagailu aurrean jarri eta dardaraka hastea ez direlako gai egin nahi duten hori egiteko.
     
    Eta neu ere etorkizuneko irakasle izango naizenez, benetan sinisten dut bai ala bai erabili beharreko baliabide direla IKTak, neurrian erabilita, noski. Izan azalpenak errazago emateko, jolas berriak aurkezteko umeei zein formakuntza pertsonalerako. Beraz, esan daiteke gustatuko lizaidakeela baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko edota ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez erabiltzea sareko informazioa.
     


    Nire iritzia oinarritzeko hona hemen pare bat esteka, gehiago irakurri nahi izanez gero hemen klikatu eta hemen.

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario